XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Ahaldunek, armei buruz, gehienetan honela esaten dute:
Horrengatik, gero eta arma berri gehiago ukan behar dugu.
Eta uste honetan, Herriaren ontasunak, arma lantegietan edo armen salerosketan, botatzen dira.
Oraintxe, tiroka eta elkar hilketan ari gara nonbait; U.R.S.S. eta U.S.A., berriz, Munduko nagusiak diren bitartean.
Gerra haundi bat eztanda eginez gero, miloika hil gaitezke.
Bai etorkizun ederra eskaintzen digu armetako arazo honek! Herritarrok, deabruak asmatutako joku honetan, galtzaile eta hilgaiak izango gara, beti bezala! Egoera politika eta ekonomika hauekin bukatu egin behar dugu.
Horrengatik, botereak eskainiko dizkigun truke edo antolabideak ez dizkiogu onartuko, irtenbiderik gabeko bideetan ibili nahi ez dugulako.
Herritarrek bizi nahi dugu eta!.